ETA-ren agiria.
      EITB-ri bidalita 2002ko irailaren 29a.


      ETAk, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileak Abuztuan eta Irailean Euskal Herrian izandako gertaeren aurrean honoko hausnarketa eta erabakien berri helarazi nahi diogu Euskal Herriari:

      PPren eta PSOEren eraso faxistari buruz

      PP eta PSOEk beste alderdi batzuren laguntzaz eta Espainiako Gobernuak Batasunaren ilegalizazio prozesuari hasiera eman diote. ETAk Abuztuko Agirian horrelako urratsik emango lukeen alderdien aurka neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Gertakariak aztertuz gero hona ETAren erabakia:

      PP eta PSOE elkarte faxisten egoitzak Euskadi Ta Askatasuna erakundearen helburu militar dira une honetatik aurrera. Hartara, herritarrei dei egiten diegu egoitza horiekiko beste edozein instalakuntza militarrekiko hartu beharreko babes eta segurtasun neurri berberak har ditzatela, beroietatik urrunduz.

      Era berean PP eta PSOE elkarte faxisten iharduera ere zilegitasunetik at jotzen dugu Euskal Herrian. Elkarte horien edozein ekimenen aurrean unean uneko neurriak hartzeko eskumena gure gain hartzen dugularik. Elkarte horiek deitutako ekimenetan parte hartzeko asmoa izan dezaketen herritarrei oharpen egiten diegu beraz.

      Bilboko gertakariei buruz

      Bilboko kaleek Irailaren 14ean errealitate gordina erakutsi zioten Euskal Herriari eta mundu osoari: polizia indar armatuak euskal herritarrak erasotzen.

      Euskal herritarrek espainiar agindupeko ertzainei, Espainiako agintari orori, EAEko Gobernuko politikero eta funtzionarioei eta mundu zabalari eskainitako duintasun eta tinkotasun erakustaldi hori esperantzari irekitako leiho zabal-zabala izan zen. Bahituta, ukatuta eta urratuta ditugun eskubide guztiak eskuratu arteko borroka gogorra baina ederra izanen dela argi ikusi genuen. Bide horretan aurrera egiteko adore eman nahi diegu herritar guztiei.

      PNV, EA eta lUrekin batera, AjuriaEneko garai ilunenetan bezalaxe Ezker abertzalearen eta Euskal Herriaren aurkako eraso faxistaren aitzindaritzan kokaturik dago. Halabeharrez Moncloako Estatutu ustelaren kudeaketa eskutan, kosta ahala kosta, gorde nahi izanaren prezioa da hori, euskal herritarrok ordaindu beharrekoa, ez PNVko burukideek, horiek Estatuaren saria jasotzen baitute, beti bezala.

      Gezurrekin, barkamen eskaera zinikoekin eta kolpatuen bizkar ardura egoztearekin konpontzen ez den balentria izan zen Bilbokoa. Eta Estatutuaren azken heriotz lasterketa abiarazi zuten herriaren etsai mozorrotuek beren borra, ur-zikin eta pilotakadekin.

      Ertzaintzaren jokabideaz

      Ustez herria babesteko sortutako indar poliziala herriari eraso egiten. Ertzaintzak lehenago ere gainditutako azterketa izan da hori, baina oraingoan PNV-EA-IU alderdien Gobernu koalizioaren agindutara egin dute, soberaniaz eta abertzaletasunez ahoa bete hortz dabiltzan horien agindutara eta Francoren poliziaren antzera.

      Ertzaintzaren aurreko jokabidea haienaren araberakoa mantendu du ETAk orain artean. Abuztuaren 27an eta Irailaren 14ko gertakariek guztien begietara agertzen duten jokamolde berri eta larriaren aurrean azterketa berritu beharrean gaude eta horrela jakinarazten dugu.

      ETAk hausnartu eta erabakitzen duen bitartean, Ertzaintzan dauden poliziei ere beraiena egin dezatela eskatzen diegu, gertatutakoa Euskal Herriaren oroimenean betirako geldituko baita, atzera ezinezko urrats larri gisa. Norberak har dezala dagokion ardura bere gain.

      Ekintzak

      Bestalde, ondorengo ekintza hauen ardura gurea dela jakinarazten dugu:

      - Abuztuaren 9an, Santa Polan (Paisos Catalans) turismoaren aurkako ekintza, Elcano dantzalekuaren inguruan «Gran Playa» hondartzan lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen eztanda egin eta kokalekuaren berri zehatza eman arren Espainiako agintariek ez zuten jaramonik egin. Azkenean, birritan abisatu eta gero Abuztuaren 12an aurkitu zuten lehergailua.

      - Abuztuaren 12an, Abadiñoko Recambios Lizundia lantegian autoen matrikula xaflak trokelatzeko makina eta matrikula xafla erabilgabeak eskuratzeko horniketa ekintza.

      - Abuztuaren 26an, Tolosan dagoen Espainiako Justizia epaitegiaren aurka lehergailuz saiatutako ekintza; lehergailuak ez zuen eztanda egin.

      - Abuztuaren 31n, Bilbon Espainiako indar armatuen aurka lehergailuz betetako auto batez saiatutako ekintza; lehergailuak ez zuen eztanda egin.

      - Irailaren 11n, Zierbana eta Santurtzi arteko bidean Espainiako indar armatuen aurka lehergailuz betetako auto batez saiatutako ekintza; lehergailuak ez zuen eztanda egin.

      Oharpenak

      Azkenik, Santa Polako ekintzaren harira izandako dei faltsuak direla eta ETAk jakinarazten du guztiz arbuiatzen dituela dei horiek, guztiz arriskutsu eta kaltegarritzat jotzen ditugularik, eta Espainiako agintariek dei horiek direla eta duten jokabide nahastailea.

      ETAren izena erabiliz azkenaldian Euskal Herrian izandako lapurreta eta ekinbideen aurrean ere oharpen larria egin nahi diegu horrelakotan dabiltzanei edo ibiltzeko asmoa izan dezaketenei, horrelakoen aurrean Euskadi Ta Askatasunak dagozkion neurriak hartuko dituela jakinaraziz.

      Euskal Herrian, 2002ko Irailean 27an

       

      «Agur eta ohore»

      Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga ETAko kide zirela aitortu eta Juan Carlos Beiro guardia zibilaren hilketa bere gain hartu ditu ETAk beste agiri batean. Hitzez hitz honela dio agiriak:

      Euskadi Ta Askatasunak Agiri honen bidez Hodei Galarraga Irastortza zaldibiarraren eta Egoitz Gurrutxaga Gogortza oreretarraren burkidetza bere gain hartu nahi du. Irailaren 23an, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko ekintza armatua egitera zihoazela, Bilboko Basurtoko auzunean hildako bi gudarion heriotzak eragin digun samin sakona agertzearekin batera, beren lagun eta senitartekoei gure doluminik sentituenak eman nahi dizkiegu.

      Bi burkideon oroitzapena gogoan izanen dugu Euskal Herria askatu bitarteko borroka egun guztietan, gure eguneroko eginahalean eredu izango dira.

      Borrokan ari garen euskal gudariontzat, borrokaren saria norberaren herriaren alde borrokan aritzea da, eta garaipena etorkizunari eta iraganari eskainitako gure oparia. Gora Hodei eta Egoitz!! Agur eta ohore gudariok!!

      Bestalde, gure gain hartzen dugu, Irailaren 24ean Leitzan Guardia Zibilaren aurka lehergailuz egindako ekintza; ekintzaren ondorioz, gure herrira hamarkadaz hamarkada tortura, basakeria, heriotza eta zanpaketa ekarri duen Espainiako indar armatu horretako kabo bat hilik gertatu zen, eta beste lau guardia zibil, Leitzan indar okupatzaileek duten postuko sarjentu-komandantea horien artean, zauriturik. Indar okupatzaileak gure herrian dauden artean ez da bakerik izango: Alde hemendik!

      Euskal Herrian, 2002ko Irailaren 27an

      Índice home